Nire seiko urrea

Del Olmo epaileak Euskadunon Egunkaria itxi zuenean kazeta horretan publikatutakoa amaraunetik desagertu zen. Bitakora honetan 'Seiko Urrea' zutabean idatzi nituenak jarriko ditut memoria berreskuratzeko asmoz eta, aitor dezadan, exhibizionismo poxi batez

My Photo
Name:
Location: Alkiza, Euskal Herria

2005/11/01

IE I'R GYMRAEG (1999-03-20)

Joan den asteburuan Galesen egoteko parada izan genuen Kontseiluaren ordezkaritza batek. Aberystwyth-en urteroko batzarra egin zuen Cymdeithas yr iaith Gymraeg elkarteak, Galeseraren Elkarteak hain justu, eta bertan parte hartzera gonbidatua izan zen Kontseilua. Gure egitekoa Kontseiluaren berri ematea izan zen, helburu, jardun, etab.i buruzkoa.
Abegitsuak dira galestarrak, baina hizkuntza eta kultura minorizatua dugunon berezko elkartasunaz eta abegikortasunaz harandi doa galestarrek euskaldunokiko duten jarrerra. Gure herria eta kultura ondo ezagutzen dute. Euskal Herriaren egoera eta bilakaera politikoak ez zaizkie arrotz. Gertutasun hunkigarria sentitu dugu, anai-arrebak baikinen Horretaz gain, euskara biziki maite dute. Euskaraz berritu izan ahal gatzaizkie hainbat galestarrei. Bada marka!
Euskal Herrira begira daude. Hemengo hizkuntzaren normalizazio-politika eta -jardunak eredutzat dituzte. Bada horretarako arrazoirik. Euskal Herria eta Gales herri eta kultura bikitzat jo daitezke beren ingurumenari begiratzen badiogu: hedaduraz eta biztanle-kopuruaz paretsu; galeseraren eta euskararen hiztun-kopuruaren portzentaiek ez dute alde handirik eta, gainera, hizkuntza indartsuak dituzte auzo.
Haiek guri begira eta euskaldunok, oro har, deus gutxi dakigu haiei buruz. Kontraesan nabarmena alajaina! Hizkuntzaren normalizazioaren bidean beste batzuengana jotzen dugu eredu bila. Katalunia eta Quebec-en ispilatzen ditugu gure nahiak eta Irlandari so egiten diogu amildegia saihesteko. Gales ez dugu apenas kontuan hartzen. Arrazoizkoa da neurri batean. Nekez izango dira eredu orokor guretzako gu baino atzeago daudelako hizkuntzaren gizarte-normalizazioaren auzian eta egitura politiko propioak orain garatzen ari direlako. Adibidez, sortzear dagoen Galesko Asanblearen hizkuntz politika egokia izan dadin borrokatzen ari da Cymdeithas orain sutsuki. Alabaina, guri zer irakatsia izango dute eta guk haiengandik zer ikasia. Donostiatik Cadiz bezain gertu dago Cardiff…

0 Comments:

Post a Comment

<< Home